GRIPEARI ETA KATARROEI AURRE EGIN!!!!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!!!!!
27/12/2018
Cuidado con los descongestionantes nasales!
11/02/2019

Udazkenetik negu bukaera arte birus ugari dabiltza gure inguruan, beraz, garai honetan, gripe eta katarro síntomak maiz ikus ditzakegu botikan, hara nola, sukarra, buruko mina, dardarak, giharretako mina,…(ez beti griparen birusa dela eta, beste birus batzurengatik ere bai). Boiron laborategiak, homeopatiaren eskutik, egoera hauei aurre egiteko, “Osciloccocinum”-a eskeintzen digu bai sintomak hobetzeko, kutsaketa ekiditeko eta baita birus guzti hauetaz babesteko ere.

Askotan, honelako kasutan, marranta izan dezakegu edo eta ahotsik  gabe guztiz gelditu gaitezke. Marranta ez bada gaixotasun larri batengatik, Boironek “Homeovox” pilulak eskaintzen dizkigu, sintoma hauek arintzeko.

Azkenik, eztula nekagarria izan daiteke prozesu hauetan. Eztula, berez, askotan mukiak kanporatzeko babes mekanismoa izan daiteke edo bestetan, arnas aparatua minduta dagoelako. Lehenengo kasuan ez da eztula moztu behar, bere zentzua eta eragina du eta. Bigarren kasuan, eztula lehorra denean, lasaitzeko gai izan beharko genuke eta honetarako, “Stodal” (Boiron) irtenbide egoki bat izango litzateke.

Boironek eskeintzen dizkigun aukera hauek homeopatikoa dira, baina gure botikan baditugu aukera gehiago. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai, eta botikako farmazilariak argitzen saiatuko gara, beti bezala.